Isolee: Fashion, Food & Lifestyle

Gaur kafea hartzera joan gara gure betiko tabernara eta han Viajar programa zegoen telebistan jarrita (eskerrak, ze bestela AR egon ohi da!)

Isolee 1Itxura denez, Madrileko leku chic-ak zeuden bisitatzen eta halako batetan hemengoak ezagutzen dugun ISOLEE “denda” agertu da. Chueca inguruan dagoen gunea dugu hau, sartu eta harrituta uzten zaituena. Eta web orrian ikusten dudanez Claudio Coellon ere badute beste bat, handiagoa gainera!!

Isolee 2

Txuria da itxuraz eta espazio desberdinetan banatzen da. Janari desberdinak, ez ahazteko usaina duten perfumeak, Comme des Garcon, Ailanto, Manish Arora, Stella McCartney, Mihara Yasuhiro, Fred Perry, musika… eta diru gehiegirik ez dugunontzat, kafetxo bat hartzeko aukera!

Madrilera doanarentzat gomendioa; denda honetara bisitatxo bat egitea. Ez baita erraza era honetako guneak aurkitzea!! Eta hemen geratzen garenontzat: web orrialdean sartu eta inbidia bixkat hartu, ziur madrilera joateko gogoak sartzen zaizkizuela!

Anuncios